Guggenheimenerako bisita

Pasa den hilabetean Guggenheim museora joan ginen. Danielen aita gurekin etorri zen.
Hasieran bideo bat ikusi genuen kontatzen nola eraiki zen museoa. Museotik paseotxo bat eman genuen eta metalezko eskultura batzuk ikusi genituen, pieza oso handiak zirenez itsasontziz ekarri zituzten.
Gero, Yayoi Kusamaren ispiluen gelan sartu ginen, eta bolak eta argiak zeuden barruan.
Ondoren, gela batean horman margolan handiak zeuden, kolorezkoak.
Azkenean, tailer bat egin genuen. Eman zizkiguten argazkiak eta argazki horiekin imaginatu behar genuen falta zen aldea.
Puppy ikusi genuen eta argazki bat atera genuen berarekin.

Paula, Aner eta Dylan.













 

Comentarios

Entradas populares de este blog