Entradas

Mostrando entradas de junio, 2023

Agur eta uda honetarako etxerako lanak

Imagen
Agur, datorren kurtsora arte! Eta gogoratu: mendira joan, istoriak kontatu, asko irakurri, natura zaindu, jolastu, paseatu, bainuak hartu, euskeraz hitz egin, bizikletaz ibili, areazko gazteluak egin, lagunekin egon, familia zaindu, deskantsatu, margotu, leku berri bat ezagutu, lagun berriak egin, etxean lagundu, kirola egin, disfrutatu... eta garrantzitsuena ZORIONTSUA IZAN!!!

Agur agur 3A

Imagen
Eta abesti honekin Agur esango diogu kurtso honi. Eskerrik asko 3. maila! Ongi etorri 4. maila!

Bilboko eraztun berdea

Imagen
Aste honetan maketa bat egin dugu Bilboko eraztun berdeari buruz. Eraztun berdean mendi hauek daude: Pagasarri, altuena da, Arnotegi, bigarren altuena da, Monte Avril, hirugarren altuena da, Arraiz, laugarren altuena da eta Artxanda baxuena da. Maketan Bilboko mapa bat eduki dugu mendiak inguran jartzeko.  Oso politak geratu dira. Hemen daukazue bideoa. Laura, Dylan, Ander, Marina eta Martin L

Kaperara goaz!

Imagen
Batzuetan kaperara joaten gara otoitz egitera Nora andereñoarekin. Kurtsoko lehenengo egunean aurkeztu ginen eta gure izena esan genuen. Normalean gure gauzei buruz hitz egiten dugu eta gero Jesusekin hitz egiten dugu.  Aner, Íñigo, Daniel eta Irina  

Erribera merkaturako txangoa

Imagen
Kaixo, guztioi: Gaur joan gara Erribera merkatua ikustera, k lasean proiektu batean merkatu bat egin dugulako . Merkatua Zazpikalearen ondoan dago. Merkatua oso handia da, Europako estalita dagoen merkatu handiena. Denda asko daude: okindegia, hegazti-denda, harategia, arraindegia, frutadenda... Ainhoa gure andereñoa da eta lagun batzuk ditu. Lagunei galderak batzuk egin dizkiegu eta oso ondo erantzun digute. Gero, ikastetxera bueltatu gara. Xabier, Martín G, Kirmen eta Unai Go.                                                                                        

Mediateka Alhóndiga

Imagen
Orain dela bi aste Alhondigako Mediatekara joan ginen. Hortxe liburuak, bideojokoak eta ordenagailuak zeuden. Zuhaitz magiko bat ikusi genuen eta zuhaitz horretan liburu berriak zeuden. Gero, pista batzuk bilatu behar genituen. Ondoren, hamabost minutu edo irakurtzen egon ginen. Amaitu ondoren parke batera joan ginen jolastera. Sara, Paula, Lucía, Pablo eta Ibai

Matematikak lantzen

Imagen
Pasa den astean Mari Marrekin goiko patiora, polikiroldegira... joan ginen. Horko gauzak neurtu genituen: zakarrontziak, eskailerak, gauza asko. Ere pisatu genituen beste gauza batzuk. Sukalde txiki batera joan ginen bolumena lantzeko. Dena oso dibertigarria izan zen. Ane L, Ane I, Vera, María eta Telmo

Ingurumenaren astea

Imagen
Emozioak adierazten Ingurumenaren astean 😀  

Errifatzeko abestiak

Imagen

Pentagramaenea

Imagen

Paisaia motak

Imagen
Paisaiak birpasatzeko bideo hau uzten dizuet. Oso erraz azaltzen ditu paisaia motak.

Merkatura goaz!!!

Imagen

Merkatura goaz! PPT

Hemen daukazue PPT bat merkatuko dendak azaltzeko. Ane Imatzek eta Lucíak egin dute. Argazki politak aukeratu dituzte!